Facebook vs Twitter

Bai Facebook bai Twitter, bi sare sozial hauek ezagunak ziren niretzat jarduera hau egin aurretik, baina bietatik Facebook da gehien erabili dudana egunerokotasunean, horren adierazlea, mugikorrean facebook instalatuta dudala baina ez twitter. Eta esan beharra dut, azken hilabete hauetan facebook, instagram eta pinterest irakaskuntzari buruzko informazioa lortzeko erabili izan dudala. Facebook-en irakaskuntzarekin zer ikusirik duten gaiak jarraitzeko honako talde hauen partaide naiz: Ordezkoak Martxan (11541 kide) DBH eta Lanbide Hezkuntzako ordezkoak (4805 kide) Docentes (40471kide) Lógicos-Matematicos (5833 kide) Bakoitza arrazoi ezberdinengatik interesatzen zait: Ordezkoak garenentzako informazioa, matematika ikasgaiarekin erlazionaturiko baliabideak, hezkuntza orientazioarekin erlazionatuak .... Bi sare sozial hauek alderatuz, nire ustean, Twitter momentuko jarraipenerako sare bat da, azken orduko informazioa era egokian kudeatzen duen sare soziala da, ...