Balorazioa

Ikastaroa bukatu dugu jadanik, eta ausnarketa ondorengo balorazioa egiteko garaia da. Ikastaroaren metodologia erabat egokia iruditu zait, online ikastaroak norberaren erritmoan lan egitea ahalbideratzen bai du, antolatzaileek eskaini diguzuen arreta eta laguntza ere eskertzekoa izan da, baita uneoro idatzitako mezu positibo eta motibatzaileak jasotzea, ongi egiten gabiltzala irakurtzeak aurrera jarraitzeko motibatzen bai du. Kurtsoaren antolakuntzari dagokion pega bakarra, agendaren erritmo azkarra izango litzateke, hau da, denbora gutxian gauza gehiegi ikasi ditugunez, hauek ganoraz antolatzea zaila iruditu zait, baina beno, horretarako badugu ikasturte osoa, behin kontzeptuak ulertuta eta erramientak ezagututa astiro astiro hauek gure nahien arabera erabiltzen hastea baino ez da! Landu ditugun gaiekiko, lehenengo 4 jarduerak iruditu zaizkit interesgarrienak, hau da informazio iturri desberdinen kudeaketa. Sare sozialei dagokienez, gehienak ezagutzen nituen, twitter da agian ...